COVID-19 tasa apal beherantz Hondarribian, gorantz Irunen
Hondarribian koronabirusagatik kutsatuen zenbatekoa bederatzi pertsonatan hazi zen atzo, eta hogeita hamabitan Irunen. Hondarribiko tasak behera egin du.
Nahiz eta atzo Hondarribian COVID-19agatik bederatzi positibo gehiago atzeman, 100.000 biztanleko tasak behera egin du azken orduetan. Gorago joan da, ordea, Irunen: atzo, 32 positibo gehiago hauteman zituzten. Beheko koadroan daude tasen gaineko zehaztapenak.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 11.886 test egin ziren atzo (10.921 PCR eta 965 antigenoenak). Horietatik 1.120k eman zuten positibo, %9,4.
Jarraian dagoen koadroan, azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko atzoko tasak (parentesi artean, igandekoak).
- Irun: 702,85 (igandean 689,49)
- Hondarribia: 537,29 (igandean 555).
- Gipuzkoako batezbestekoa: 972,68 (igandean 946,74).
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko eman ditu gaur, txosten bidez. Beheko estekan klik eginda lor daiteke.