Gonzalo Carrion izango da B traineruko entrenatzailea aurrerantzean
Arraunlari oihak 24 urte eman zituen Hondarribia Arraun Elkartean, 2019an arrauna uztea erabaki zuen arte.
Gonzalo Carrion Txalo arraunlari oihak entrenatuko du B trainerua aurrerantzean, Hondarribia Arraun Elkarteak jakinarazi duenez. 24 urtez egon da kirolaria klubean, horietako hogei lehen ontzian, 2019an arrauna uztea erabaki zuen arte. Ibilbide horretan hiru KAE liga eta lau Kontxako Bandera bildu ditu hondarribiarrak haren palmaresean.
Kirol klubetik adierazi dutenez, urteetan bildutako “esperientzia eta jakinduria” baliatuz, “gazteei elkarteko baloreak transmititzen saiatuko da” Carrion hemendik aurrera.