Abotsanitz Auzoka dinamika, bertan behera
Osasun egoerak hala bultzatuta azken bost bilerak bertan behera uztea erabaki du udal alderdiak.
Koronabirusaren bilakaera dela-eta Abotsanitz Auzoka dinamika etetea erabaki du herri batzarrak. Bost bilera egiteko zeuzkan oraindik udal taldeak, baina momentuz, horiek bertan behera uztea erabaki du.
Orain arte, soilik Puntaleko, Alde Zaharra-Zezen plazako eta Portuko bizilagunekin biltzeko aukera izan du Abotsanitzek, eta salatu duenez, EAJren udal gobernuak “jarritako trabengatik asko atzeratu baita bilera sorta”.
Hala, “penaz” hartu dutela erabakia onartu dute kideek, dinamika espero zutena baino “aberasgarriagoa” eta “parte hartzeaileagoa” izan baita. Hortaz, ekarpenak egin nahi dituzten herritarrei ondoko posta elektronikoan egin dezaketela gogoratu die udal alderdiak. Proposamen eta kezka horiek “egunerokoan” zein “udal aurrekontuen eztabaidan” aintzat hartuko dituztela erantsi du Abotsanitzek.