2014tik, ia 40.000 Irun Txartel banatu ditu udalak
Ordutik, 20.000 irundar baino gehiagok erabili dute txartela ohiko tramiteak online bidez egiteko.
Irungo Udalak Irun Txartelaren erabileraren gaineko balantzea egin berri du. 2014an kaleratu zituztenetik, 20.000 irundar baino gehiagok erabili dute txartela ohiko tramiteak online bidez egiteko, eta guztira, 38.457 banatu dituzte herritarren artean. «Datu haiek islatzen dute udalean edonolako tramiteak egiteko modu azkarrago eta errazagoa eskaintzen duela Irun Txartelak», esan du Monica Martinez ordezkariak.