Irungo PCR positiboak Bidasoko kutsatze tasa handitzen ari dira
Irunen azken egunetan atzeman diren PCR positiboek Bidasoko tasa nabarmen handitu dute. Hondarribiko datuek apur bat hobera egin zuten atzo.
Kutsatzeek apur bat behera egin dute azken egunean Bidasoan, 38 izanik osteguneko egunean zehar zenbatu ziren PCR positiboak (asteazkeneko 42ekin alderatuz). Hondarribia izan da zifra hori txikiagotu duen herria, hiru gaixotze atzeman baitziren atzo (asteazkenean zazpi); Irunen, aldiz, azken bi egunetan 35na kasu positibo zenbatu dira.
- Irun: 657,77 (asteazkenean 619,38 ).
- Hondarribia: 513,67 (asteazkenean 519,57).
- Gipuzkoako batezbestekoa: 875,35 (asteazkenean 847,47).
Atzo Euskadin denera 16.237 proba egin ziren, haietatik 1.325 izan ziren PCR positiboak, hau da, ehuneko 8,2a. Horien artean gehienak Gipuzkoan atzeman dira azken egunetan, hori izanik tasa altuena duen Lurralde Historikoa. Honakoa da azken datuak biltzen dituen txostena: