Banderen bedeinkapena bertan behera utzi du arraun elkarteak
Azaroaren 28an egitekoa zen denboraldian irabazitako banderen bedeinkapena, baina osasun egoera medio, bertan behera uztea erabaki du klubak.
2020. urteko denboraldian irabazitako banderen bedeinkapen ekitaldia ez egitea erabaki du Hondarribia Arraun Elkarteak. Ohar baten bidez eman du erabakiaren berri, eta momentuz, data berririk ez dutela aurreratuko gaineratu dute. Hilaren 28an egitekoa zen bedeinkapen ekitaldia, baina “jasaten ari garen pandemiaren eboluzioaren arabera”, kirol klubak “zentzuz” jokatuko duela adierazi du.