Lesbosko errefuxiatuei laguntza ematea proposatuko du Abotsanitzek
Hiru mozio aurkeztuko ditu, besteak beste, herri batzarrak bihar egingo den osoko bilkuran: Zaporeak GKEaren bitartez errefuxiatuak laguntzea, udal zergak jaistea, eta informazio eskubidea bermatzea.
Hiru mozio eramango ditu Abotsanitz Herri Batzarrak biharko osoko bilkurara, gaur jakinarazi duenez. Proposamenen artean, besteak beste, ondokoak daudela zehaztu du udal alderdiak: batetik, Lesbosko (Grezia) Moria kanpalekuan dauden errefuxiatuei laguntza emateko Zaporeak gobernuz kanpoko erakundearen (GKE) kanpainarekin bat egitea; bestetik, udal tasa eta zergak jaistea; eta, azkenik, informazio eskubidea bermatzea.
Azken proposamena orain urtebete aurkeztu zuen Abotsanitzek, baina adierazi dutenez, “orduan onartutako puntuetako bakar bat bete ez delako aurkezten dugu berriro”.