Nabarmen hazi da Hondarribian COVID-19aren tasa
Atzo bederatzi positibo gehiago atzeman zituzten Hondarribian, eta tasa 100.000 biztanleko 500era iristear da. Irunen, tasa gora, baina xumeago.
Atzo Bidasoan COVID-19 birusak infektatuen kopuruak berriz ere gora egin zuen, Hondarribian bereziki: 9 positibo gehiago atzeman ziren bertan, eta 23 Irunen. Horren ondorioz, 100.000 biztanleko tasa nabarmen hazi da Hondarribian, gutxiago Irunen.
Honakoak dira tasa horiek, atzoko datuekin (parentesi artean asteleheneko tasak).
- Irun: 597,67 (astelehenean 580,98).
- Hondarribia: 490,05 (astelehenean 442,82).
- Gipuzkoako batezbestekoa: 811,07 (astelehenean 765,56).
Osasun Sailak gaur eman dituen datuetan oinarritutako taula da aurrekoa. Datu horiek eta beste asko txosten batean bildu dituzte.