Hiru langile kontratatzeko prozesua abiatu du udalak Lanbideren bitartez
Arkitekto, administrari eta erdi mailako teknikari lanpostuak urtebetez betetzeko kontratazioa abiatu du udalak.
Hiru lanpostu betetzeko kontratazio prozesua hasi du Hondarribiko Udalak. Arkitektoa, administraria eta erdi mailako teknikaria urtebetez kontratatuko ditu tokiko erakundeak, Lanbidek indarrean duen Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako laguntza deialdiaren bitartez.
Izena emateko interesa duten lagunek, euskal enplegu zerbitzuak zehaztutako irizpideak bete beharko dituzte, tartean, langabea izatea eta lan eskatzaile gisa izena emanda egotea. Bertan kontsulta daiteke gaztelera hutsez publikatutako eskaintza.