«Kalitatezko osasun sistema publikoa» aldarrikatuko dute Dunboa anbulatorioan
Elkarretaratzea egingo dute gaur osasun langileek, 19:00etan, murrizketarik eta pribatizaziorik ez dutela nahi aldarrikatzeko.
Kalitatezko osasun zerbitzu publikoa aldarrikatuko dute gaur (hilak 28) osasun langileek Irunen, Dunboa anbulatorioan hain zuzen ere. 19:00etan egingo dute elkarretaratzea. Sare sozialetan antolatzaileek azaldu dutenez, lehen arretarako baliabide gehiago inbertitzea exijituko dute, «osasungintzaren inbertsioa BPGaren %7a gutxienez» izan dadila. Era berean, murrizketarik eta pribatizaziorik ez dutela nahi oihukatuko dute.
Bertaratzeko interesa dutenei gogoratu diete musukoarekin joatea derrigorrezkoa izango dela. Distantziak ere mantenduko dituzte gaurko mobilizazioan.