Kalamu trafikoan aritzen zen talde bat desegin dute
Zortzi gizon atxilotu dituzte Irunen, Villabonan eta Andaluziako zenbait herritan, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak elkarrekin egindako operazio batean. 80 kilogramo kalamu atzeman dizkiote taldeari, eta bi plantazio.
Zenbait gizon atxilotu dituzte Irunen, Villabonan eta Andaluziako zenbait herritan, Ertzaintzak Espainiako Poliziarekin batera egindako operazio batean . “Erakunde kriminal izatea” leporatu diete atxilotutako zortzi gizonei. Horietako lau Irunen atxilotu dituzte.
Segurtasun sailaren arabera, Espainiako hegoaldetik kalamua garraiatzen zuen taldeak, Hego zein Ipar Euskal Herrian saldu eta banatzeko asmoarekin. Andaluziako agenteek zazpi metroko ontzi bat eta uretako motor bat konfiskatu dute, Marokotik droga mugitzeko erabiltzen zituztenak. Poliziaren ikerketaren arabera, 80 kilogramo kalamu ere atzeman dizkiote taldeari, eta bi kalamu plantazio.