Larrialdi egoera berriarekin lotutako bandoa kaleratu du alkateak
Arau berrien gaineko zehaztapenak egin zituen Txomin Sagarzazu alkateak atzo, hilak 27, argitaratutako azken bandoan.
Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak larrialdi egoera berriaren inguruko bandoa argitaratu zuen atzo, hilak 27. Zenbait zehaztapen egiteko helburuarekin kaleratu du agiria udal agintariak. Besteak beste, ondokoa gogorarazi du:
- Mugatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lurraldean sartzea eta irtetea, jarduera eta inguruabar zehatz batzuk justifikatu ezean.
- Bizilekua duten udalerri bakoitzeko sarrera eta irteera ere mugatuta geratzen da, nahiz eta inguruabar eta jarduera jakin batzuetara salbuetsita geratzen den.
- 23:00etatik 06:00etara zirkulazioa mugatu eta etxeratze agindua ezartzen da.
- Pertsona taldeak sei lagunetara mugatzen dira.
- Maskara nahitaez edonon eta edonoiz erabiltzeko derrigortasuna gogoratu du, baita 1,5 metroko segutasun tartea gordetzea ere, eta 2 metroko tartea gorde ezean tabakoa edo gailu elektronikoekin erretzeko debekua oroitarazi du.
- Ekitaldi eta jarduera ezberdinetan neurri zehatzak betetzera deitu dituzte herritarrak.
Bertan irakur daiteke Txomin Sagarzazu alkatearen hilaren 27ko bandoa bere osotasunean.