Sorotxiki itxi dute, haizeak eragindako kalteengatik
Azken egunetako haize boladengatik zuhaitz ugari erori dira aisi eremuan. Udaleko langileak jada eremua garbitzen hasi dira.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, Erlaitz natur eremuko Sorotxiki aisi eremua itxi behar izan dute, haize boladek zuhaitz ugari bota baitituzte azken egunotan.
Udaleko lorezainak dagoeneko eremua garbitzen ari direla zehaztu dute udaleko iturriek. Halere, oraindik ez dute zehaztu noiz irekiko duten berriro.