Nikolas Aldai bertsolari eta kazetaria zendu da
73 urtekin hil da Hondarribian egokitutako euskaltzalea. Bihar egingo dute haren omenezko hileta elizkizuna, Alde Zaharreko parrokian.
Nikolas Aldai kazetaria eta bertsolaria zendu da gaur, 73 urte zituela. Gipuzkoarra zen, Errezil eta Azpeitiko Elosiaga arteko Artziola baserrikoa, baina Hondarribian bizi zen gaur egun. Bihar egingo dute haren omenezko hileta elizkizuna, Alde Zaharreko parrokian, 18:00etan.
Euskadi Irratiko esataria zen Aldai, Hitza Jolas bertsolaritza saioko sortzailea eta gidaria izan zen 30 urtez. Irrati kateko bertsolaritzaren arduradun, Euskadi Irratiko bertso artxiboa ere antolatu zuen. Deia-ren Iruñeko egoitzan eta Donostiako Herri Irratian kazetari lanetan ere aritu zen aurretik.