Hobekuntza lanak hasi dituzte kai zaharrean
Hiru astez luzatuko dira Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak gauzatu beharreko lanak.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak hobekuntza lanei ekin die kai zaharrean. Hiru astez luzatuko direla lanak jakinarazi du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak, eta gogoratu duenez, “egoera onenean ez zegoen” ingurua.
Hasiera batean lanak ekainean egin behar zituzten arren, uda sasoia medio esku-hartzea atzeratzeko eskaria egin zuela udalak ezagutarazi du, halaber, Carrionek.