«Gure oinarrizko aldarrikapenei erantzun bidezkorik eman bitartean, presionatzen jarraituko dugu»
Manifestazioa antolatu dute astelehenerako (hilak 26) Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideek. San Juan plazatik abiatuko dira.
Espainiako Itzulian protesta egin zuten pentsiodunek, Ficoba inguruan (bertan hasi zen lasterketa). Irungo kaleak hartzera deitu ditu irundarrak Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak datorren astelehenean (hilak 26). 12:00etan abiatuko dira San Juan plazatik. Kolon pasealekua zeharkatu ostean, Luis Marianotik pasatuko dira, berriro San Juan plazan amaitzeko mobilizazioa. «Gure oinarrizko aldarrikapenei erantzun bidezkorik eman bitartean, Irungo pentsionistok presionatzen jarraituko dugu. Gobernuan dagoena dagoela, argi dugu pentsioak babestu behar ditugula», esan dute mugimenduko kideek.

