Felix Recondo artista irundarraren ibilbidea, erakusketa batean
2015ean zendutako margolari eta eskultorearen lanak bildu dituzte Amaia Kultur Zentroko erakusketa aretoan. Obra gehienak estreinakoz ikusteko aukera izango da.
Amaia Kultur Zentroko erakusketa aretoak jada itxura berria hartu du. Izan ere, bihartik (hilak 23) azaroaren 25era bitarte, 2015ean zendutako Felix Recondo margolari eta eskultore irundarraren lanen gaineko erakusketa bisitatu daiteke.
Artistaren ibilbidearen laburpen bat egin dute erakusketan, irundarrak erabiltzen zituen teknikak jaso dituzte, hala bola, margolana grafitoarekin, pastel eta zilar punta, brontzezko eskultura eta terrakota eskaiola. Antolatzaileen arabera, obra gehienek ez dute sekula erakusketa bat ere zapaldu, beraz, pieza gehienak estreinakoz ikusteko aukera izango dute irundarrek.
Erakusketa asteartetik larunbatetara (18:00etatik 21:00etara) eta igande eta jai egunetan (11:30etik 13:30era) bisitatzeko aukera izango da.
Felix Recondo
Gaur aurkezpenean azaldu duten bezala, erbesteak eragin handia izan zuen Recondoren obran. Lau urterekin Irundik alde egin behar izan zuen senideekin batera, 1936ko Gerraren eztandaren ostean. Arkitektura ikasi zuen Frantzian eta mundu horretan lanean urte luzez aritu ondoren, 40 urterekin artista bidea hasi zuen. Ospa handiko artista izan zen 1980ko eta 1990ko hamarkadan.