Jostaldi pilotalekuan eskainiko du Kukaik 'Fair Play' ikuskizuna
Abuzturako aurreikusitako dantzaldia etzi, larunbatarekin, ikusteko aukera izango dute azkenean interesdunek.
Fair Play emanaldia taularatuko du Kukai Dantza konapiniak etzi, larunbatarekin, Jostaldi pilotalekuan (20:00). Dantza saioa Kasino Zaharreko lorategietan aurrera eramatekoa zen arren, pilotalekura lekualdatzea hobetsi dute azkenean.
Abuztuaren 28an egitekoa zen hasieran ikuskizuna, baina eguraldi txarra medio bertan behera geratu zen. Gonbidapenak gordetzeko aukera eman zitzaien zaleei, eta dirudienez, gehienek hala egin zuten dagoeneko ez baita sarrerarik geratzen.