COVID-19arengatik kutsatutakoen kopurua gora Bidasoan
Atzoko datuen arabera, hogeita zazpi kasu hauteman dituzte, horietatik hogeita hiru Irunen eta lau Hondarribian.
Kutsatuen kopuruak gora egin du nabarmen Bidasoan azken orduetan, eta horrekin batera, 100.000 biztanleko tasak ere gora egin du bi Irunen zein Hondarribian. Atzoko datuen arabera, hogeita zazpi kasu hauteman dituzte, horietatik hogeita hiru Irunen eta lau Hondarribian. Eremu gorritik aldenduta jarraitzen dute oraingoz bi herriek.
Beheko koadroan, Bidasoko bi herrietako kutsatze tasak atzo (azken 14 egunetako 100.000 biztanleko tasa da).
- Irun: 407,35 (astelehenean, 382,31).
- Hondarribia: 330,64 (astelehenean, 307,02).
Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako hogei herri daude gorriz markatuta.
Osasun Sailaren azken txostena hemen kontsultatu daiteke.