Bertan behera utzi du sostengu taldeak biharko bilkura
Osasun egoerak hala bultzatuta bilera ez egitea erabaki duten arren, sostengu kanpaina berria martxan jarriko dutela baieztatu dute.
Osasun egoera dela eta, bilera bertan behera utzi du sostengu taldeak. Hondarribiko sostengu taldeak biharko deitutako bilera bertan behera uztea erabaki du. Osasun egoerak okerrera egin izanagatik bilkura alboratzea hobetsi dute, nahiz eta argitu dutenez, “honek ez du esan nahi euskal preso politikoen sostengua bermatzeko asmoz martxan jarri behar genuen kanpaina bertan behera geldituko denik”. Aurki ezagutaraziko dutela kanpaina erantsi dute.

