Real Union, konfinamenduan
Hamar eguneko konfinamendua egin behar dute lehen taldeko jokalari, prestatzaile eta laguntzaileek azken orduetan COVID-19 bi positibo atzeman dituztelako.
Real Unioneko lehen taldeko (Bigarren B Mailakoa) jokalariak, prestatzaileak eta laguntzaileak hamar eguneko konfinamenduan sartu dira, joan den astean lehen taldearekin entrenatu zuen bigarren taldeko jokalari batek COVID-19an positibo eman zuelako (ez zuen jokalariekin harreman zuzenik izan), eta atzo bertan lehen taldeko beste batek positibo eman zuelako (honek bai izan zuela harreman zuzena taldekideekin). Atzo egin zituzten Irungo futbol taldean 26 PCR proba, eta bigarren positiboa handik iritsi da.
Bi jokalariak ondo daude, eta gaixotasunaren sintoma garbirik gabe.
Ligako lehen jardunaldia bertan behara utzi behar izan zuen Unionek lehen positiboagatik. Orain, Leioaren kontra jokatzekoa zuen bigarrena ere etenda gelditu da. Beraz, irundarrek ez dute oraindik liga hasiko urriko azken asteburura arte behintzat.