Novaltiako langileek kontzentrazioa egingo dute bihar, Hondarribian
Iazko udara geroztik greba mugagabean daude langileak. Botikak banatzen ditu Bizkaian eta Araban egoitzak dauzkan kooperatibak.
Iazko uztailaren 22an ekin zioten Novaltia enpresako langileek greba mugagabeari. Hitzarmen “duina” lortzea da helburua, eta aldarrikapena eteteko asmorik ez dutela argi uzteko Hondarribiko Almajano (Mendelu) farmaziaren kanpoaldean elkarretarako dira bihar, 10:00etan.
Botikak farmazietara banatzen dituen kooperatiba da Novaltia, eta egoitza ezberdinak dauzka Euskal Herrian, Bizkaian eta Araban. ELA sindikatuak egindako salaketen arabera, “bazkideak hainbat farmazien jabeak” izateaz gain, aldi baterako lan enpresen bitartez ordezten ari dira grebalariak.