COVID-19 positiboak nabarmen gora Hondarribian
Atzo hamabi kasu gehiago atzeman zituzten Hondarribian eta 24 Irunen. Bidasoko tasa Gipuzkoakoa baino dezente baxuagoa da oraindik.
Bidasoan, atzo, COVID-19agatik 36 kutsatu gehiago atzeman zituzten. Nabarmentzekoa da Hondarribiko kasua, 12tan hazi zen erien kopurua herrian. Irunen 24 infektatu zenbatu ziren.
Azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko indizeari dagokionez, Bidasoa Gipuzkoako eta adibidez, Oarsoaldeko tasatik dezente beherago dago. Gipuzkoa jada eremu gorrian sartu da (500 kasutik gorako tasa du), eta Oarsoaldeko bi herrik (Lezo eta Pasaia) tasa hori gainditu dute.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 8.953 PCR proba egin zituzten atzo. Horietatik %7 izan ziren positibo.
Jarraian, herriz herri, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko tasak, atzoko datuak kontuan hartuta:
- Hondarribia: 307,02 (igandean 247,98). Azken zazpi egunetako kutsatuak: 32.
- Irun: 382,31 (igandean 347,25). Azken zazpi egunetako kutsatuak: 116.
- Gipuzkoako batez bestekoa: 506,14 (eremu gorrian 16 udalerri daude; igandean 14 ziren). Herrialdea bera ere eremu gorrian dago.
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko gaur eman ditu, txosten bidez. Beheko estekan klik eginda lor daiteke osotasunean: