Anaka kalea moztuko dute bihar eta ostiralean
24-28 zenbakien artean gas instalakuntza batzuetan obrak egin behar dituzte. Goizean eta arratsaldean moztuko dute.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2020/10/captura-de-pantalla-2020-10-20-a-las-15-30-50.png)
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, Anaka kalea (24-28 zenbakien artean) moztuko dute bihar eta ostiralean, 9:30etik 12:00etara eta 14:00etatik 19:00etara. Izan ere, Blas de Lezo kaleko gas instalakuntza batzuetan obrak egingo dituzte.
Anakaraka desbideratuko dute trafikoa, Blas de Lezo, Javier Indart eta Donostia kaleetatik.