Abotsanitz Auzoka dinamika, Portuan
Auzokideek helarazitako kezkak eta iradokizunak eztabaidatuko dituzte etzi, Jauregi hoteleko konferentzia aretoan.
Abotsanitz Herri Batzarrak abiatutako Auzoka dinamikaren barruan, Portuko bizilagunekin bilera egingo du udal alderdiak etzi (hilak 22), Jauregi hoteleko konferentzia aretoan, 19:00etan. Orain arte Puntalean eta Alde Zaharrean egin bezala, auzokideek igorritako kezkak eta iradokizunak hizpide izango dituzte bilkuran.
Alderdikideek gogorarazi dutenez, aste honetan indarrean sartuko diren osasun neurriak bermatuta egongo dira osteguneko hitzorduan, eta beraz, aretoaren edukiera %50era murriztua egongo da.