Gipuzkoan baino apalago, baina COVID-19 kasuak gora Bidasoan
Hamasei positibo gehiago atzeman zituzten atzo. BIdasoko herrietako 100.000 biztanleko tasa, Gipuzkoakoa baino dezente txikiagoa da.
Bidasoan, atzo, koronabirusagatik hamasei gaixotu gehiago atzeman zituzten, hamabi Irunen eta lau Hondarribian. Gorakada da, baina kontuan hartuta Gipuzkoako datuak are kezkagarriagoak direla, esan daiteke Irunen eta Hondarribian bigarren olatuaren kolpea ez dela hain latza izaten ari. Ikusi beharko da ondorengo egunetan zer gertatzen den, ordea.
Beheko zerrenda, azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko erratioarekin Irunen eta Hondarribian zenbatu diren kasuak (atzokoa da azken datua):
- Irun: 290,49 (asteazkenean, 267,12).
- Hondarribia: 218,46 (asteazkenean, 218,49).
- Gipuzkoako batez bestekoa: 386,50.
Osasun Sailak aurreko datuak eta beste asko eman ditu gaur txosten bidez. Horren berri izateko, egin klik beheko estekan.