Eñaut Elorrietak 'Irteera Argiak' proiektua taularatuko du ostiralean
Itsas Etxea auditoriumean izango da Gernikako abeslariaren emanaldia, 20:00etan abiatuta.
Irteera Argiak Eñaut Elorrieta musikariak ekoitzitako azken lanarekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek ostiralean, Itsas Etxea auditoriumean (20:00). Sarrera orokorra 15 euroan eskura daiteke, eta 10 euroan 18 urtez azpikoentzat Arma Plaza informazio gunean edo ondoko atari digitalean.
2013. urtean hasitako bideiari jarraipena ematen dio Gernikako (Bizkaia) musikariak lan berri honekin. Bertan, Elorrietak berak konposatutako letrez gain, Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendi idazleen testuak musikatuko ditu. Adituen esanetan, “disko distiratsua da, aldi berean lasaia; heldua eta aldi berean, freskoa; abestia da artistaren oinarria eta obsesioa”.