COVID-19 kasuetan, Gipuzkoako batez bestekoa baino nabarmen beherago daude Irun eta Hondarribia
Azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko tasa 267,12koa da Irunen, eta 247,98koa Hondarribian. Gipuzkoa osokoa 336.87koa da.
Atzo, asteartea, koronabirusak infektatuen kopurua hamalau pertsonatan hazi zen Bidasoan, hamahirutan Irunen eta bakarra Hondarribian. Hala, azken egunetan 100.000 biztanleko erratioari erreparatuz gero, Irungoa 267,12koa da, eta Hondarribikoa 247,98koa. Gipuzkoako batez bestekoa 336,87koa da. Beraz, bi herriak herrialdeko batez bestekotik urrun daude, askoz beherago.
Osasun Saila datu horiek eta beste asko gaur eman ditu, txosten bidez. Hori eskuratzeko klik egin beheko estekan.