Bartzelonaren aurkako partida atzeratzeko eskatu du Bidasoak
Ostiralean talde irundarreko bi jokalarik COVID-19agatik positibo eman zuten. Beste jokalari batek sintomak izan zituela jakinarazi dute klubetik.
Bidasoa eskubaloi taldeak datorren larunbatean (hilak 17) jokatzekoa den Bartzelonaren aurkako partida atzeratzea eskatu du, ostiralean talde irundarreko bi jokalarik COVID-19agatik positibo eman ostean. Beste jokalari batek sintomak izan zituela jakinarazi dute klubetik.
Beraz, jokatzeko nahikoa bermerik ez dagoela uste du Bidasoak, izan ere, jokalari hauen berrogeialditik partidara bitarte ez dira Txapelketako Komite Nazionalak ezarritako segurtasunezko zazpi egun horiek pasako.