Hainbat domina ekarri dituzte HAEko arraunlari gazteek Sevillatik
Kadete eta gazte mailako arraunlariek Espainiako Aulki Mugikorreko txapelketan parte hartu dute asteburuan, eta zilar bat eta bi brontze eskuratu dituzte bertan.
Espainiako Aulki Mugikorreko txapelketa jokatu dute estatuko klub ezberdinek asteburuan Sevillan (Andaluzia, Espainia). Bertan izan dira Hondarribia Arraun Elkarte gazte eta kadete mailako arraunlariak, eta hainbat domina eskuratzea lortu dute.
Hala, batetik, gazte mailako mutilen taldeak timonelik gabeko lauko kategorian eskuratu zuen zilarra. Bestetik, kadete mailako timonelik gabeko laukoak brontzea lortu zuen, eta azkenik, gazteen taldeko timonelik gabeko zortzikoa ere hirugarren postuan sailkatu zen.
Hondarribia Arraun Elkarteak kirolari gazteek lortutako emaitzei balioa eman eta egindako ahalegina eskertu nahi izan die sare sozialen bitartez.