Etenaldi luze baten ostean bertsolaritzak Kabigorri hartuko du berriro
Osasun egoeragatik bertan behera utzitako Bertso Gau klasikoak berreskuratu dituzte. Gaur (hilak 8) egingo dute ikasturteko bigarrena.
Bertsozaleen gozamenerako, bueltan dira Kabigorriko Bertso Gau klasikoak. Gaur (hilak 8) egingo dute LXI. Bertso Gaua, Irunabar Irungo Bertoaren Bilgunearekin elkarlanean antolatu dute.
Oholtza gainean Odei Barroso Gomila, Izarne Zelaia Arratibel, Iker Aktuna eta Maddi Sarasua Laskarai bertsolariak ariko dira. Gai jartzaile lanak aldiz, Aitor Errazkin Vicentek egingo ditu eta bertso jarriak Adrian Arruti Bernadeten eskutik helduko dira.
Oraindik ere edukiera mugatuarekin jarraitzen du Kabigorrik, beraz, adi egon daitezela interesdunak. Barran bertan eskuratu beharko dira gonbidapenak.