'Ni, munduko txarrena' antzezlana bihar ikusgai Itsas Etxean
Olga Margalloren zuzendaritzapean, umorea, melodrama erromantikoa eta tragedia uztartzen dituen euskarazko antzezlan musikatua ikusteko aukera izango dute interesdunek.
Antonio Muñoz de Mesa egilearen eta Olga Margallo zuzendariaren Ni, munduko txarrena euskarazko antzezlan musikatua ikusgai izango da bihar Itsas Etxea auditoriumean (20:00). Sarrerak 8 euroan daude salgai eta Arma Plaza informazio gunean zein ondoko atari digitalean eskura daitezke.
Itxaso Quintana, Nerea Gorriti, Dorleta Urretabizkaia, Ylenia Baglietto eta Ugaitz Alegria antzezleek taularatuko dute Vaiven ekoiztetxearen produkzioa. Umorea, melodrama erromantikoa eta tragedia uztartzen ditu antzezlanak. Istorio dinamikoa, askatsuna lortzeko denei aurre egiten dien emakume baten inguruko gorabeherak taularatuko ditu obrak.