COVID-19agatik hamabi kutsatu gehiago Bidasoan
Hamabi kutsatu horietatik gehien-gehienak irundarrak dira, bertan 11 kasu positibo gehiago atzeman zituztelako atzo. Hondarribian infektatu bakarra atzo.
COVID-19agatik kutsatuen kopurua hamabi pertsonatan hazi zen atzo Bidasoan. Kasu positibo gehienak Irunen atzeman zituzten, 11. Bestea Hondarribikoa da.
Osasun Sailak gaur eman ditu atzoko, eta azken egunetako datuak txosten bidez. Horren berri izateko, klik egin beheko estekan.