[Bideoa] Urriaren 12an «ospatzeko ezer ez dagoela» dio Sortuk
Datorren asteleheneko Hispanitate Egunaren harira, ekintza berezia egin zuen Sortuk ostiralean, Mosku inguruan.
Irungo Sortuk ekintza berezia egin zuen joan den ostiralean (hilak 2) Mosku inguruan, urriaren 12ari begira. Hamarka lagunek Juan Karlos Borboikoaren eta egungo Espainiako Erregearen irudiak erre zituzten, eta ozenki esan datorren astelehenean «ospatzeko ezer ere ez dagoela».
«Hispanitatearen eguna deitu diote, arrazaren eguna, armada espainiarrena edo Espainiaren jai nazionala. Urriaren 12ak Ameriketako konkista odoltsuari eta kolonialismoari gorazarre egiten die. Funtsean, gainbeheran dagoen inperialismoa eta bere tresneria guztia goraipatzen ditu: monarkia ustela, lurralde batasuna, errepresio guardia zibila eta supremazismo espainiarra», diote amorruz Sortuko kideek. Kolonialismo hori salatu zuten ostiraleko ekintzan, «kolonialismo horretan gure herriak historikoki izandako parte hartzearekin batera».
Hona joan den ostiralean Sortuko kideek egindakoaren laburpen bideoa: