Amets olinpikorik gabe geratu da Klara Olazabal
Tokioko Olinpiar Jokoetarako txartela azken momentura arte borrokatu du irundarrak. Halere, Nuria Villarubia kataluniarrak eskuratu du, lehia bizi baten ostean.
Santaigotarrak kirol elkarteko Klara Olazabal Tokiotik oso gertu geratu da tamalez. Asteburu honetan Tokioko Olinpiar Jokotetarako pasea erabaki da Seu d´Urgellen (Lleida), C-1 emakumezkoen kategorian. Tokiokorako txartela azken momentura arte borrokatu du Olazabalek, baina azkenean Nuria Villarubia atera da garaile. Beraz, amaitu da jokoen ametsa Olazabalentzat. Hurrengoan izango da.
Jokoetarako selektiboa hasiera batean Europako Txapelketan egin behar zuten, Londresen, baina osasun egoera dela eta, bi lehiaketatan banatu dute: lehenik, asteburukoa, eta bigarrenik, azaroan Pau-ko kanalean egingo duten proba.
Asteburuan Tokiorako txarteletik oso gertu ibili da irundarra, Villarrubiarengandik 0,33 segundora iritsi baita lehenengo finalean, eta 2,13ra bigarrenean. Hala, kataluniarrak postu olinpikoaren behin-betiko titulartasuna eskuratu du, hurrengo lehiara itxaron behar gabe.
Olazabal ez, baina Santiagotarrakek ordezkaritza izango du Tokion. Izan ere, aurreko jokoetan garaile atera zen Ander Elosegi (C-1ean) irundarra eta Maialen Chorrautek (K-1ean) parte hartuko dute.
Sentimendu gazi-gozoa
Txapelketa amaitu ostean Olazabalek «sentimendu gazi-gozoa» zuela aitortu zuen. Lehiakidea zoriontzeaz gain, jokoen ametserako bide horretan alboan izan dituenei eskerrak eman zizkien.