10.000 euro bideratuko ditu udalak Lesbos irlako Moria kanpalekura
Joan den hilean gertatutako suteen ondorioz, bertako egoerarekin kezkati azaldu dira, eta Zaporeak proiektua laguntzeko apustua egin dute.
Irungo Udalak bat egin du Zaporeak proiektuarekin. Lesbos (Grezia) irlako Moria kanpalekuan 4.000 otordu inguru banatzen dituzte taldeko boluntarioek bertako migratzaileen artean. Joan den hilean gertatutako suteen ondorioz, bertako egoerarekin kezkati azaldu da udala, eta diru kopuru bat bideratzeko apustua egin du.
10.000 euro bideratuko dituztela jakinarazi dute gaur Rebeca Gonzalez ordezkariak, Javier Ruiz Redin Zaporeak-eko koordinatzailearekin batera. Diru horrekin, janari freskoa eta kozinatzeko ura erosiko dutela zehaztu dute gaurko agerraldian.
Joan den hilean elkarrizketatu zuen HITZAk Zaporeak-eko kide Malen Garmendia irundarra, irlako egoeraz. Irakurri hemen osorik.