Ezingo da autorik aparkatu Soroeta kalean bihar eta etzi
Zuhaitz kimaketak egingo dituztela-eta Eguzkilore etxebizitzen parean ezingo dela autorik utzi jakinarazi du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
Zuhaitzak kimatuko dituzte bihar eta etzi Soroeta kalean, Eguzkilore etxebizitzen inguruan, eta beraz, gaur gauetik lanak bukatu arte ezingo da bertan autorik aparkatu. Hala jakinarazi du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak komunikabideetara igorritako oharrean. “Bihar Eguzkilore aurrean dauden platanondoak kimatuko dira, eta etzi, haur parkearen aurrean daudenak. Hala, ezinbestekoa izango da aparkalekuak libre egotea”, adierazi du zinegotziak.