Energia eta dirua aurrezteko tailerra egingo dute hilaren 14an
Erosotasunik galdu gabe energia nola aurreztu izango da ikastaroaren ardatza; kontsumoa murrizten ikasteko beste tailer bat izango da hilaren 21an.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen departamentuak, Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, bi tailer eskainiko ditu Hondarribian hil honetan zehar Argitu izenpeko programaren baitan. Horietako lehena hilaren 14an izango da, udaletxeko areto nagusian (18:00), eta energia modu eraginkorrean erabiltzen ikastera bideratuta dago. Era horretan, energia eta dirua aurrezten ikasteko aukera izango dute tailerrean parte hartzen duten lagunek.
Bigarren ikastaro hilaren 21an izango da KZgunean, 18:30ean, eta zabaldutako informazioaren arabera, argindarraren datuei erreparatuta kontsumoa nola murriztu ikasiko dute interesdunek.
Izena emateko interesa duten lagunek posta elektroniko bidez edo 628 53 22 48 telefono zenbakian egin dezakete. Lehen hitzaldian izena emateko epemuga hilaren 12a izango da, eta bigarrenean, hilaren 19a. Informazio gehiagorako bertan sartu.