COVID-19: aspaldiko daturik onena Bidasoan, bost kutsatu atzo
Osasun Sailak gaur eman dituen datuen arabera, bost infektatu horietatik hiru irundarrak dira eta beste biak hondarribiarrak.
Bidasoan beherantz egiten ari da azken egunetan koronabirusagatik infektatuen kopurua. Atzoko datua adierazgarria da: hiru infektatu gehiago atzeman ziren Irunen, eta bi Hondarribian. Bost denera, beraz.
Osasun Sailak atzoko datuen berri gaur eman du. Horretarako txostena argitaratu du, atzoko zein aurreko egunetako datuekin. Hori osotasunean ikusteko klik egin beheko estekan: