Bueltan da 'Zure abenturaren bila' ikus-entzunezko zikloa
Ostegunean egingo dute alarma egoera osteko lehen emanaldia. 'Bizitzaren buelta asko, bueltek bizi handia ematen dute' dokumentala proiektatuko dute.
Alarma egoeragatik bertan bera utzitako Zure abenturaren bila ikus-entzuneko zikloa berreskuratu du Irungo Udalak. Beraz, datorren ostegunean (hilak 8) itzuliko dira proiekzioak Amaia KZra. 19:30ean, Bizitzaren buelta asko, bueltek bizi handia ematen dute dokumentala eskainiko dute, doan.
Begoña Garcia eta Hugo Alfonso bikote donostiarrak mundu osoan barrena bizikletan bizitutakoa jaso dute lanean. 70.000 kilometro inguru zeharkatu zituzten, lau kontinentetan barrena, bost urtez.
Segurtasun distantziak bermatuko dituzte antolatzaileek, eta nola ez, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Gonbidapenak Amaian bertan eskuratu beharko dira.