«Agroekologian beste urrats bat emateko» crowdfunding kanpaina bat abiatu du Labore Txingudik
Hozkailu makina bat eta granel ontziak erosi nahi dituzte bildutako diruarekin, bertako barazki gehiago sartu ahal izateko.
Labore Txingudik crowdfunding kanpaina bat abiatu berri du, material berria erosi ahal izateko. Zehazki, hozkailu makina bat eta granel ontziak behar dituzte. «Granel gehiago eta bertako barazki gehiago sartu nahi ditugu gure kontsumo arduratsuko elkartean. Agroekologian beste pauso bat emateko. Granel ontziak eta hozkailu makina agroekologiaren bidean jarraitzeko tresna ezin hobeak izango ziren guretzat», esan dute Laboreko kideek.
39 egun dituzte aurretik crowdfunding kanpainarako. Momentuz, 80 euro eskuratu dituzte. 5 eurotik 50 eurorainoko ekarpenak egin daitezke; horren truke Labore Txingudiren erosketen poltsa bat jasoko dute herritarrek.
Ekarpenak egiteko, esteka honetara jo beharko da.
Bestalde, Laboreko kideek jakinarazi dute hilaren 13tik (asteartea da) aurrera goiz zein arratsaldez zabalduko dutela denda.