Ez da posible izan
Europako ametsik gabe geratu da Bidasoa eskubaloi taldea, atzo RK Nexe taldearen kontra galdu ostean. 29-24 izan zen amaierako emaitza.
Ez da posible izan azkenean, Europako ametsik gabe geratu da Bidasoa eskubaloi taldea. Atzo Kroaziako RK Nexe taldearen kontrako neurketa galdu zuten (29-24) etxetik kanpo, nahiz eta bertara hiru goleko abantailarekin iritsi. Beraz, irundarrak ez dira EHF European League multzoko faseko zozketan izango.
Gorabehera askoko partida izan zen. Bidasoarrek neurketa menperatzen hasi ziren, 1-4ko partzialarekin, Kauldi Odriozolaren hiru gol azkarrei esker. 10 minututik aurrera heldu zen etxeko taldearen erreakzioa, eta pixkanaka irundarrek ezarritako aldea murrizten joan ziren. Bigarren zatian alde hori handitzen joan zen RK Nexe, bereziki Donat Bartokek jasotako 2 minutuko zigorragatik. Aurrean ongi, baina defentsan ezin izan zieten aurre egin.
Fitxa teknikoa: Bidasoa Irun (11+13). Ledo (1), Crowley (1), Racotea (3), Kauldi (7), Bartok (1), Tesoriere, Da Silva; Sierra, Cavero, Zabala, Aginagalde (5), Serrano, Salinas (4), De la Salud (1), Azkue (1) y Bonanno.
Igandean izango du Bidasoak hurrengo hitzordua, Asobal Ligan. Artalekun Viveros Herol BM taldearen kontra ariko dira, 12:00etan.