[Datu eguneratuekin] Azken astean COVID-19agatik 72 kutsatu Bidasoan
Azken zazpi egunetako 100.000 biztanleko kutsatuen tasa Gipuzkoako batez bestekoaren azpitik dago bai Hondarribian zein Irunen.
Azken astean zertxobait hobera egin dute COVID-19ak kutsatutakoen datuek. Ez asko, baina aurreko zazpi egunetako segidan baino infektatu gutxiago atzeman dira joan den asteko asteartetik atzora arte Bidasoan. Horrela, azken zazpi egunetan 52 positibo berri zenbatu dituzte Irunen, eta hogei Hondarribian. Atzo, esaterako, kutsatuak zazpi izan ziren Irunen eta hiru Hondarribian.
Azken zazpi egunetako 100.000 biztanleko tasari dagokionez, Bidasoko bi herriak Gipuzkoako batez bestekoaren azpitik daude.
- Irun: 210,35 COVID-10 kasu azken zazpi egunetan 100.000 biztanleko.
- Hondarribia: 206,65 COVID-10 kasu azken zazpi egunetan 100.000 biztanleko.
- Gipuzkoako batez bestekoa: 280,68.
Osasun Sailak atzoko datuak eta beste asko bilduta dituen txostenaren berri eman du gaur. Beheko estekan klik eginez gero, osotasunean jaso daiteke.