Hamar positibo gehiago Irunen, eta bost Hondarribian
Joan den asteko datuak apaldu diren arren, oraindik ere koronabirusaren eragina nabarmentzekoa izaten ari da Irunen eta Hondarribian.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2020/09/maskarillak.png)
Osasun Sailak atzo Bidasoan COVID-19agatik positibo eman zutenen datuak bildu ditu. Horien arabera, Irunen hamar izan ziren birusak hartutakoak, eta bost Hondarribian. Ez da joan den asteko gorakada, baina oraindik ere kutsadurak ez dira asko jaitsi Bidasoan.
Osasun Sailak gaur zabaldu du atzoko, eta azken zazpi egunetako datuak ematen dituen txostena. Ondoko estekan oso-osorik jaso daiteke.