Elkarrekin Podemosek Juan Carlos Borboikoaren kontra aurkeztutako mozioa babestu dute EAJ eta PSE-EEk
Gaurko Udalbatzan onartu dute Errege Emeritu eta Maiestate-aren trataera kentzeko aurkeztutako mozioa. Hiru taldeek askatasun, berdintasun, ahizpatasun eta senidetasun balioak defendatzeko konpromisoa hartu dute.
Joan den astean Juan Carlos Borboikoaren kontra Elkarrekin Podemosek aurkeztutako mozioa onartu dute gaurko Udalbatzan. Mozioa EAJ eta PSE-EE taldeek babestu dute. EH Bildu abstenitu egin da eta PPk aldiz, mozioaren kontra bozkatu du.
Honekin, Errege Emeritu eta Maiestate-aren trataera kentzeko eztabaida ireki dute lehenengoz Irungo Udalean. Horrez gain, «gure hirian erakunde monarkikoari buruzko erreferentziak ezabatzeko» konpromisoa ere hartu dute, baita ere askatasun, berdintasun, ahizpatasun eta senidetasun balioak defendatzekoa. Amaitzeko, Espainiako Gobernuari eta Kongresu zein Senatuari mozio hau aurkezteko asmoa adierazi dute gaurko Udalbatzan.
Onartutako mozioarekin, honako konpromisoak onartu dira Osoko Bilkuran:
- Espainiako estatuan Juan Carlos Borboikoa judizialki ikertzearen aldeko jarrera adierazten du, baita, hala badagokio, inplikatuta dagoen ustezko ustelkeria delituengatik epaitzearen aldekoa ere.
- Kondenatua izanez gero, beharrezkotzat jotzen du Espainiako Gobernuak Juan Carlos Borboikoari Errege titulua eta Maiestate tratamendua kentzea.
- Era berean, hirian Juan Carlos Borboikoarekin lotuta, oro har, dauden erreferentzia eta aipamen guztiak kentzea sustatuko du.
- Balore errepublikanoak defendatzeko eta bultzatzeko konpromisoa hartzen du: askatasuna, berdintasuna, ahizpatasuna eta anaitasuna.
- Espainiako Gobernuko presidentetzara eta Diputatuen Kongresuko eta Senatuko presidentetzara bidaliko du ebazpen hau.