Alardea telesailaren aurkezpenean eraldatzeko konpromiso falta nabarmendu dute
Atzo lehenengo bi kapituluak aurkeztu zituzten Zinemaldian.
Zuzendaria eta aktoreak bertan zirela aurkeztu zen atzo Donostiako Zinemaldian “Alardea” telesaila. Lehenengo bi kapituluak eskaini ziren bi orduko proiekzioan. Estreinaldia urriaren 7an izango da ETB1en.
Egun, eraldatzeko konpromiso falta dagoela esanez hasi zuten gala.
Asmatutako Uriola herrian kokatutako istorioa da, eta Irunen eta Hondarribian alardearen inguruan dagoen gatazka du narrazio inspirazio. Emakume talde batek alardean ateratzeko egiten duten borrokan oinarritzen da.
David Perez Sañudo zuzendariak argitu zuen “istorio feminista bat” denez, alarde mistoaren aldeko posizioa agerikoa dela. Telesailean, herrietan egoten den presio soziala ikus daiteke, baita emakumeen borrokan gizonek orain arte daukaten rola ere.