Udalak eraikinen ikuskapen teknikoa egiteko diru laguntzen deialdia zabaldu
Irailaren 28 arte ahalko da eskatu BAZen edo online.
2019an zehar eraikinetan egindako lanak subentzionatzeko aukera zabaldu du gaur udalak. Urte honen baitan egindako diktamena eta obren zuzendaritza eta burutzapenak lagunduko dira.
Asmoa babestutako lanen %10a estaltzea da.Gehienez 3000 euro kopuru bitarte, zehaztu dutenez.
Irailaren 28 bitarte egongo da eskaera egiteko aukera eta Jabekideen Elkarteek BAZen edo online bidez aurkeztu beharko dute eskakizuna.