Udal bulegoak irekitzeko eskatu du Abotsanitzek
Kontingentzia planaren bidez bulegoak egokitu ziren baina oraindik ez dituzte ireki, salatu du udal taldeak.
Udal tramite guztiak BAZ bulegora bideratzen dira orain eta alderdiak esan duenez, langileak “erabat gaindituta” daude.
Herritarrei udalak zergak kobratu dizkiela salatu dute, bulegoa martxan jarri gabe. Gaineratu dute bulegoak moldatu egin zirela kontingentzia planaren bidez eta hala ere ez dute zerbitzua herritarren eskura jarri.
Amaitzeko, nabarmendu nahi izan dute “geroz eta nabariagoa dela herritarren eta udalaren arteko haustura” eta onartezina dela udala etsai gisa izatea.