Mugikortasun iraunkorra, Energia argitu programaren lehen tailerra
Argitu programa 2017an abiatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen sailak. Efizientzia energetikoa lortu nahi da programaren bidez, baita zaurgarritasun eta pobrezia energetikoari aurrea hartzea ere.
Mugikortasun iraunkorra eta auto elektrikoetarako jauzia aztertuko duen Mugikortasun Iraunkorraren gaineko tailerra da energia Argitu programaren barruan antolatu duten lehenengo tailerra. Gaur aurkeztu dute Jose Ignacio Asensio diputatuak, Jose Antonio Santano alkateak, eta Borja Olazabal Mugikortasun eta Garapen Iraunkor zinegotziak, eta azaldu dutenez, hilaren 22an izango da 18:30ean Palmera Montero guneko bigarren aretoan.
Urrian zehar beste hiru tailer antolatu dituzte, guztiak Irunen; etxebizitzen birgaitze efizientearen gainekoa izango da lehena, energia berriztagarrien gainekoa bigarrena, eta kontsumo elektrikoez arituko da azkena.
Mugikortasun iraunkorra tailerrean parte hartu nahi dutenek, hilaren 21a baino lehen eman behar dute izena.
Bigarren tailerra, etxebizitzen birgaitze efizientearen gainekoa urriaren 6an izango da, 18:30ean Palmera Montero guneko bigarren aretoan. Etxebizitzetarako energia berriztagarrien gaineko tailerra, berriz, urriaren 20an egingo dute arreko biaen ordutegi eta espazio berean, eta urriaren 16a baino lehen eman beharko dute izena interesdunek. Kontsumo elektrikoen datuen gaineko tailerra, berriz, azaroaren 3an izango da ordu berean, baina oraingoan CBA Kultur Zentroaren KZgunean. Azken horretarako izena emateko azken eguna urriaren 31 izango da.
Izena emateko bi bide daude: posta elektronikora mezua idaztea, edo 943 112 948 telefono zenbakira deitu behar dute. Informazio guztia, berriz, Argituren web orrian kontsulta dezakete.
Argitu programa 2017an abiatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen sailak. Ordutik 105 aurrez aurreko tailer antolatu ditu eta 1.100 gipuzkoar aritu dira horietan guztira. Helburua, energia elektrikoaren kontsumoa gutxitzea da modu errazean, etxebizitza, saltoki eta enpresa txikien eskura hainbat erreminta jarrita. Efizientzia energetikoa lortu nahi da programaren bidez, baita zaurgarritasun eta pobrezia energetikoari aurrea hartzea ere.