Irunen, COVID-19 positiboen gorakada berriz ere
Osasun Sailak gaur jakinarazi duten datuen arabera, azken orduetan hemezortzi kutsatu gehiago izan dira Irunen eta beste hiru Hondarribian.
Irunen, azken datuen arabera, COVID-19aren eragina ahultzen ari zela zirudien. Atzoko datuek hankaz gora utzi dute hori: 18 kutsatu gehiago izan dira hirian azken orduetan. Hondarribian azken egunetako joera berretsi da, igoera apalarekin: hiru infektatu gehiago atzeman zituzten atzo.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur zabaldu du atzoko eta aurreko egunetako datuen berri ematen duen txostena. Bertan datu nagusi bat dago jasota: atzokoan Euskal Autonomia Erkidegoan 9.166 PCR proba egin ziren, eta horietatik 519k emaitza positiboa eman zuten (%5,66).
Jarraian, Osasun Sailak gaur landu duen txostena osotasunean.